Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Txikiteoko ohiturak

Txikiteoko ohiturak <p>Zornotzako txikiteroak zer tabernatan ibiltzen ziren aipatzen du. Gehienbat ardoa edaten dute txikiteroek: lehen ardo zuria, baina gerora pixkanaka ardo beltza. Txikiteoko edalontziak nolakoak izan diren azaltzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-105-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zornotzako txikiteroak zer tabernatan ibiltzen ziren aipatzen du. Gehienbat ardoa edaten dute txikiteroek: lehen ardo zuria, baina gerora pixkanaka ardo beltza. Txikiteoko edalontziak nolakoak izan diren azaltzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Taberna asko egongo zan Zornotzan.
- Lar, lar, joe...
- Ze izeten zan txikiteruen rekorridue?
- Txikiteruek han "Cojo"n aldetik , "Las hermanas, Kaiku". Ez zan egon oingo moduen, izen zan herrixe bueltie emoten dogu jentie, danok. Eta jentie ba leku guztidxetara sartuten giñen. Ez zan izeten oingo moduen "la calle tal", ez zan izen holan, izen zan ba herri guztidxen... Ademas danak egon giñen hirurehun metro "circunvalación" eta "circunferencia" hor egon giñen danak, danak.
- Eta jentie ze edaten eban gehidxen?
- Ardaua.
- Baltza?
- Lelengotan zuridxe, eguerdietan zuridxe. Oin edaten dogu baltza, baia lelengotan zuridxe edaten giñun. Bai, bai, zuridxe, baia danok. Ta apurke-apurke hasi giñen itziten ta gero oin danak baltza, batzun batzuk edaten deu txakoliñen bat edo, baia baltza.
- Ta txikito basoatan?
- Bai.
- Zelakoak izeten zien?
- Bueno, oin basue be eukin giñun, horrek lodidxek, horrek lodidxek txikiteo, baia horrek kendu ein zien gitxi, horrek gitxi. Gero normalak, baso normalak.
- Txikitxuek-edo?
- Txikitxuek ez, basue. Baia botaten die ba tangadak, osea txikito bat hartun pitxerra eta "txaka-txaka-txaka" edo botillie-ta. Ez egoten zan Zornotzan anbiente politte, osea jentie domeketan etorten zan jentie badakizu Arratie aldetik eta hortik etorten zan jentie ta bueno, "buen ambientillo" egoten zan han, ondo, ondo, ondo-edo.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia