Ama Saturrarango kartzelan gerra garaian
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-105-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Etxano
- Proiektua: Zornotzako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko martxoaren 31a
- Iraupena: 0:03:49
- Erref: AMO-105/003
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa
Transkripzioa
- Eta ama Saturraranera zer dala-eta eroan eben?
- Zer dala-ta? nazionalista zalako!
- Baia zozetan ibiltzen zan herrixen?
- Keba, bai bueno euki zeuen bai, batzoki bera euki zeuen sasoi baten, baia denpora gitxi, bueno eske familia osoagaz egon zien: bera, beran izeko eta beren lehengusiña hamazapi urtegaz be egon zan han, ba famili osoa, familia osoa egon zien, egon giñen nazionalista zegaittik izango zan ba? hori dalako. Hori izen zan.
- Batzokixe euki eban zure amak?
- Bueno baia egon zan denpora gitxi, ez dakitz zemet denpora, ze egon zan probisional edo zozer, baia karo.
- Nun egon zan batzokixe ba?
- Zornotzan? bakizu nun dauen "la calle Luis Urrengoetxea", zein dan? Han egon zan, dau farmazixe, farmazi ganien egon zan batzokixe, gerran denporan baiño ariñau ta gero be be egon da hor, oin ya ez oin dauz "en calle Cantarranas"en dauz, baia bueno hor ez zan egon batzokixe horixe bakarrik, ze egon zan Aranzeta etxie, ein zeuen batzokixe, izen zan kostruktora, berak ein zeuen eta gero bueno, ez dala, herri guztiek ipini zeuen dirue hori eitteko, baia bueno.
- Eta zure amak ezer kontetan eban Saturraranekoa?
- Ez, ez. Bueno nire amak euki zeuen suerte pixka bat euki zeuen suerte. Ze nire ama beti izen da numerozko, osea kolejioan ibillitte ta mojetan, hemen egon zan "lan monjas" bakizu Zornotzan nun dauen?
- Oin bai.
- Oin, bai, bai, bai. "Las monjas", ez "el edificio de las monjas" egon zan hemen Etxanorantza hartzen dozu hemen, da etxe bat handixe, hor egon zan un "Colegio de monjas", [...] paseu baiño ariñau.
- Emaztea: kanpo-fubola ezagutzen dozu? ba han ingeruen.
- Eta bueno ba bueno numeroak eta hartun otsien "como como de furriel" osea berari "pa llevar las cuentas, de les daban un pan o no sé que" eta berak errepartidu ogixe ta bakizu, ba berak errepartiduten deu ta "el que reparte reparte siempre se queda" zozegaz, ezta? Ta ba eitten zeuen amak, ba igual herriko jentie egon zan han umiegaz, ume txikiñegaz, umiek kartzelan, ba titixe emoten ama eta bueno ba hareri ba igual sobretan badien hiru-lau ogi, ze antza jente asko egon zan geixorik ta ospittalien ta bueno berak euki zeuen, berak euki zeuen beren eskuen nozepeiñien kendu ogi, ta izen zan horreri emoteko "a las que estaban criando", ta horreri emoteko ba lagunduten. Ta bera egon zan txarto egon zan, oso txarto, baia bueno "de lo malo malo malo pues" gosie behintzet bestiek baiño apurtxu bet gitxitxuau. Ze klaro ostu eitten zeuen, klaro! berentzako ta bere lagunentzako ze Zorrontzatik egon zien pillo bat Saturraranen, pillo bat hemedik egon ziren. Badiñotsut, beren izeko ta lehengusiñe be bai, hamazazpi urtegaz lehengusiñe, nire aman lehengusiñe Saturraranera aber ze, ta karo ha be izen zan politikiegaittik klaro, politikiegaittik.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!