Etxanoko 7 errotak prezintatuta
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-104-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Etxanoko errotak prezintatuta egon ziren. Zornotzara bidean sei errota daude, banan-banan aipatzen ditu. Nafarroakoa zen zazpigarrena. Ibarruriko (Muxika) Mauma auzoko Oxinbaltza errota prezintatuta egon arren, zabaldu egiten zuen bertako Pedrinek. Errotaria ehotako hamarrenagaz gelditzen zen.
- Auzoa: Etxano
- Proiektua: Zornotzako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko martxoaren 31a
- Iraupena: 0:02:17
- Erref: AMO-104/025
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Errota
Transkripzioa
- Prezintoak be apurtu edo kendu, ipini ta bai, bai. Etxanon? Etxanon dauz linean Zorrontza orduko sei errota: Altziber, Aritzako errota, Biriñekoa hiru, Panaderixe lau, Txolonena bost, ta Jeubarriko sei errota. Han Durungoko kamiñora orduko, ta gero Nafarroakoa zazpi, Nafarroa be Etxano zan. Nik esan dotsuana zubi ondotik Nafarroa da, Nafarroako zelaixek, ha be Etxano da, zazpi errota, bai.
- Ta danak prezinteute.
- Prezintaute. Oxinbaltzeko be prezintaute egon zan, baia manejetan zien harek edo unteu edo kristoak, Pedrin, Pedrin, bu! "¡que salvaje de hombre!". Hak astoa lotu ta zorroa-ta, zera, killo bi eskuen ibiltteko moduen zorro bueltie, zan, bai!
- Zu joaten ziñen askotan zorroagaz?
- Bai nik hainbeste, oniño Joneri esaten netsen zapatuen: "Hi, handik Urumiñetik hona etorten gentozen gau hutsien gu, goizaldien etxera.
- Astoan?
- Bai, astoan.
- Zenbat eroaten zenduen?
- Joño ba, berrogeta hamar killo edo hirurogei, astoa segun zelako asto fuertie edo zelakoa dan.
- Eta ixotu ta dana etxera?
- Ez, /pentsetot/ pentsetan dot hamarrik bat /kentzetsela/ kentzen zotsela, osake dirue barik eurek /kentzetsen/ kentzen zotsen euren biherrerako hamarrik bat.
- Eta urune bakarrik hartzen zenduen, txokorrak-eta ez zenduezan eta ekarten?
- Txokorrak garandute eroaten artoa, bai ta garixe ta artoa garandute, bai.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!