Txerria hiltzea; diru-aldaketak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-013-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Txerria hiltzea libre zegoen, baina hiltzeagatik zerga bat ordaindu behar izaten zen. Errepublikazaleek lehenengo, eta nazionalak gero, dirua aldatu egin zuten.
- Auzoa: Euba
- Proiektua: Zornotzako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko martxoaren 09a
- Iraupena: 0:02:07
- Erref: AMO-013/033
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerrako administrazioa , Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
-Eta esan dozu errota asko zarratute eta, txarrixe eta behixek eta hilttie?
- Ba, txarrixe hilttie libre egoen.
-Ah, bai?
-Bai... Txarrixe hilttie... gero zeozer pageu ein biher izeten zen, zeozer inpuestoen bat egoen txarrixe hilttiagaittik, errekonozidutiegaittik edo ez dakit zer, zeozer. Baia txarrixe hilttie libre egon zan.
-Eta esan dozu igual zozer pageu biherko zala, baña pageu ze dirugaz? Ze hor kanbixoa egon zan, ezta? Gerra eurreko dirue ta…
-Bai, baia hemen eon zirenien zerak ba alderdi batzuk, zerak, errepublikanuek edo zerak ta harek diru bat euki ebien /eukibien/, ta haixeaz diruaz. Ta gero bestiek etorri zirenien beste diru klase bat, kanbixeu ein ebien, bai, dirue kanbixe ein ebien.
-Eta ondo atondu ziñien?
-Eh?
-Ondo atondu?
-Nik ez dakit gure aitte edo zer izengo zan, ba, galtzarixaz izengo zan irabaziaz barik. Iguel ehun emon ta eurek berrogeta hamar iguel, ta… bai, ez zan izengo emotie gehixau.
Egilea(k): Julen Bilbao (Urritxe institutua) , Xabier Etxebarria (Urritxe institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!