Kalean medikua bera zen emagina
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-002-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Zornotzan bertako medikua zuten, 'Txorixe' ezizenez ezagutzen zena. Abertzalea omen zen, eta gerraostean ez zen Zornotzara itzuli. Baserrietarako andrezko emagina zegoen, baina kalean medikuak berak egiten zituen emaginaren lanak. Pepa gerraostean Durangoko karmeldarren ikastetxera joan zen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko otsailaren 12a
- Iraupena: 0:02:13
- Erref: AMO-002/013
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Goi mailako ikasketak , Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Medikuak eta sasimedikuak , Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Jaiotzak
Transkripzioa
- Eta esan dozu medikunera eta, zure ama mediku zalie zala ta. Nor zan han sasoien medikue?
- Ba zan `Txorixe´ esaten otsiena, Don Don… Derteano eukan apellidue. Don… ixena ez naz gogoretan oin. Bai, Derteano zan.
- Nungoa zan?
- Ta zan ona, e.
- Nungoa zan?
- Ba Zornotzakoa bertokoa, bai.
- Baina Etxanora ez zinen juaten medikure, Zornotzara?
- Zornotzakoa bertakoa zan, bai. Hori lelengo medikue, gure lelengo medikue. Gero gerra ostien, gero gerra ostien hori zan oso Bizkaittarra ta ez zan etorri, ze gerra denporan, bueno, joan zan ta gu be joan gintzezan ebakuaziñoan. Baia, zera... medikue ez zan etorri, ze pixkat konprometidute egoan bera politikan. Zornotzako... holan agintariak-edo ziren eurek, Derteano familia.
- Ya, ya. Bai, entzunde euki dot hori.
- Entzunde dekozu, ezta? Bai. Don Serafin Derteano zan, Serafin euken izena.
- Bai, bai. Eta hori esan dozuna...
- Hori gure amak parto guztixek be beragaz eukin zittuzen.
- A, bai? Orduen, partero biharrak be eitten ebazan?
- Bai. A, medikuek orduen eitten eurien, bai, parterue. Bueno, baserrixetan-ta holan egoan andrazko bat parterie, baia ez, gure amak ez euen gure parteriaz ta holan, beti medikuaaz izen zittuzen bere umiok.
- Ta Kaittanako eskolie amaittu zendunien, nora juan ziñen?
- Eskolie amaittu genduenien, ba, Durangora, kolegixora, Karmelittekana.
- Ta hori noz izen zan, Karmelittetara juan zinela?
- Ba hori izengo zan... hamalau urte neukezan, aber gerra ostien hamalau urte, ba hamabost urte neukezala edo holan joan nintzen, bai.
- Gerra ostien juan ziñen ya orduen?
-Bai, gerra ostien, klaro. Ze gerra denporan...
Egilea(k): Joane Rodriguez Pintos (Urritxe institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!