Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Tren-istripuaren ondorioak

Tren-istripuaren ondorioak <p>Duela 18 urte tren istripua bizi izan zuen, eta bere ondoan eserita zihoan gizon bat istripu horren ondorioz hil zen. Hildako gehiago ere izan ziren. Pepa berna bat galtzeko arriskuan egon zen. Beste osasun-arazorik ez du izan inoiz .</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-002-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Duela 18 urte tren istripua bizi izan zuen, eta bere ondoan eserita zihoan gizon bat istripu horren ondorioz hil zen. Hildako gehiago ere izan ziren. Pepa berna bat galtzeko arriskuan egon zen. Beste osasun-arazorik ez du izan inoiz .

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Horregaittik dekot hankie hankak pixka bat, ze makal edo, beti. Baia ostantzien geixorik eta ez dot euki geixorik
-Noz izan zan hori azidentie ? Hori azidentiori noiz izen zan?
-Hori izen zan ointze izengo direz hamazortzi urte maietzen, maietzen hogeixen, datorren maietzen hogeixen, bai zu ez zara akordeuko ez ezebez umia izango zen.
-Zortzi urte nik
–Bai, horregaittik, baia gizona gogorra hil zen, Juan, nire ondoan egon zana, hil ein zen, bai, ta baitte Gernikeko pika-pika ibilten zana, ha be, ha be hil ein zen, ha joan zan ze gero eroan aurien zerera, Kruzesetara, ta Kruzesetara heldute nahiko arin hil zen, ta baia Juan ez Juan egun batzuk bizi izen zan, baia ha egon zan zerien, Galdakaoko ospittelien. Ta bueno, ba harek bixek. Ta gero ni nengoan txarto , txarto nengoala zerien periodikuen ta danetan, baia nire izena Josefa Bikandi da, ezta? ta imiñi eustien Joseba, ta orduen Joseba, danak pentsetan eurien gizonezkoa dala ta ez, neu izan nitzen. Ta bueno, jentie ondo porteu zen oso ondo, eta egoan mutil bet gure auzokoa gure baserriko auzokoa ta zan letxerue. Ta harek ez zeuen joan gure ta mediku bet egon zan, bertan egoana trenien ta harek esan auen: “No, las personas que no son de que no están heridas, que no se queden, que vayan.” Baia mutilek esan auen: “Ni ez, ni hau altxetan ez dozuen artien, ni ez noa hemendik”. Ta neugaz geldittu zen han. Ta neuk zer ein neuen? Tenteu gorputz guztixe, burutik hasitte. “Bueno, ba burue ondo dekot”, ta gero gorputz guztixe be bai. Ta gero aillegeu nintzen hankara, ta hankan ein neuen: hauxe dau apurtute. Baia hankie apurtute dauela, ez notsen inportantzixerik emon ze pentse neuen: bueno, konponduko da. Baia leku askotan apurtute egoan. Ta bueno, arriskue egoan ba hankie ebaiko ete deurien edo holango kontue, baia salbau nintzen horregandik. Ta konpondu ostien ta bueno, pixkat kojo apurtxu bet ontxe agertu da hemen fisiaterapeutagaz ejerzizioak einkeran, ba hau hankie dekodala apurtxu bet laburrau bestie baiño, ta horregaittik eitten dot pixka bat alde batera. Ta neu pentse naben neure txokeria dala hori, baia itxurie horrela da. Bai, ta bueno, holangoxe geuzek be pasetan dies. Ta ostantzien osasune dekot, badiñotsut. urte guztietan eitten dot ni pixkat ikusi aber zelan dauen odola ta horrek, analitika bat, ezta? Ta beti dekot, beti esaten deu medikuek: “ba ez dekozu mariposatxu bet be ez dekozu analitikan”.

Egilea(k): Iera Gomez (Urritxe institutua) , Ainara Menoyo (Urritxe institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia