Juanita Olariaga Esturo
Berna; Amorebieta-Etxano (Bizkaia) (1928-2016)
Biografia
Berna auzoko Txosna baserriko alaba. Gurasoak ere auzo berekoak zituen, aita galdara-fabrikako behargina. 13 urtera arte Bernagoitiko eskolan ibili ostean, 16 urtegaz bere aitaren jaiotetxera joan zen neskame lanetan, lehengusinak hazi eta etxeko beharretan aritzeko; 16 urte bertan egon ostean, 29 urtegaz San Antonio auzoko Kimerara ezkondu zen Juan Gerediagagaz. 2 seme izan zituen. Bizi guztian zehar, batean zein bestean behar eta behar ibili izan zen; bizimodu hori ardatz hartuta aritu ginen bi orduz lehengo kontuez eta bizipenez berbetan. 2012ko elkarrizketan, elkarrizketatzaile bat bere senitartekoa da. Durango 1936 Elkartekoek ere egin zioten elkarrizketa 2013an, gerra garaiko kontuak jasotzeko.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AMO-132 | 2012 | Zornotzako ahotsak | Idoia Esturo - Nerea Goiria Mendiolea | ||
AMO-133 | 2012 | Zornotzako ahotsak | Idoia Esturo - Nerea Goiria Mendiolea | ||
AMO-185 | 2013 | Durango 1936 | Durango 1936 Elkartea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute