Jesus Zearreta Etxabe
Etxano auzoa; Amorebieta-Etxano (Bizkaia) (1926-2016)
Biografia
Etxanoko Bidaniazarran jaio zen 8 neba-arrebatako familia batean. Ama Zornotzakoa zuen eta aita Bilbon jaiotakoa, baina Ibarrurin (gaur egun Muxika) hazitakoa. Umetan gutxi joan ei zen eskolara eta gerra sasoian errefuxiatuta joan ziren Boluetara, Kastrexanara eta Gueñesera. Bueltan etxea erreta aurkitu zuten eta kortako alderdian hasi behar izan zuten bizimodu berria. Hamabi urterekin aitaren ofizio berean hasi zen beharrean, otzaragile bezala; batez ere meategietarako otzarak egiten zituzten. Hogei urteren ostean, lantegian hasi zen eta bertan ibili zen erretiratu arte.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AMO-101 | 2011 | Zornotzako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea - Angel Ugarte | ||
AMO-102 | 2011 | Zornotzako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea - Angel Ugarte |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute