Emilio Iturriondobeitia Larruzea
Etxano; Amorebieta-Etxano (Bizkaia) (1924-2015)
Biografia
Larreako Katian jaio zen. Aita ondoko etxe batekoa zuen eta ama Gorozika (gaur egun Muxika) aldekoa. 7 neba-arrebatatik zaharrena izan zen. Umetan Kaitanako eskolan eta Larreako fraideetan ikasi zuen. 11 urtegaz bere izekoaren tabernan, Lupenen, hasi zen beharrean. Gerra Zibileko kontuak oso ondo gogoratzen ditu, asko eragin baitzien: etxetik alde egin behar izan zuten Artzentales aldera, bueltan etxe ia hutsik topatu zuten, izeko kartzelaratu eta handik lasterrera hil zen... 1959. urtean, Andoainera (Gipuzkoa) joan zen bizitzen eta ordudanik bertan egin zuen bizimodua. Bere berbetan herri bietako nahastea nabari da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AMO-127 | 2012 | Zornotzako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
AMO-128 | 2012 | Zornotzako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute