Domingo Euba Sagastigordia
Euba auzoa; Amorebieta-Etxano (Bizkaia) (1924-2011)
Biografia
Bediaga auzoko Bediagaauzokoa baserrian jaio zen 1924. urtean. Aita bertakoa zuen eta ama Larrabetzukoa. Bi neba-arreba baino ez ziren izan. Umetan, sei urterekin, Eubako eskolara joan zen. Gerra garaian, 22 egunez frontea izan zuten etxe alboan: milizianoen munizoa izan zuten atartean eta trintxerak euren soloetan. 23. egunean etxetik alde egin zuten Lemoa aldera, baina bertan ere frontea zegoenez laster bueltatu ziren etxera, erreketez beteta aurkitu zuten etxera. Lan desberdinetan aritutakoa zen, tartean baserrian bertan 16 urtez Eibarko eskopeta-lantegiko lanak egiten. AMO-039 grabaketa Zornotzako toponimiako ahozko erak batzeko grabaketetan parte hartu zuenekoa da. Zornotzako ahotsak proiekturako grabaketa egin eta handik bi egunetara joan zen gure artetik.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AMO-039 | 2008 | Zornotzako toponimia | Rakel Iruarrizaga - Ane Olabarri | ||
AMO-110 | 2011 | Zornotzako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
AMO-111 | 2011 | Zornotzako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
AMO-112 | 2011 | Zornotzako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute