Daniel Legorburu Uriarte
Etxano auzoa; Amorebieta-Etxano (Bizkaia) (1914-2017)
Biografia
Iurretako Oromiño auzoko Baztarrekoa baserrian jaio eta hazi zen. Aita Garaikoa zuen eta ama Oromiñokoa bertakoa. 12 neba-arrebatatik bigarrena zenez, etxean laguntzeko 10 urtegaz eskola utzi eta morroi lanetan hasi zen auzoan bertan. 14 urtegaz Etxanoko Uruminera joan ziren etxeko denak eta ordudanik bertan egin zuen bizimodua kalera joan arte. Baserriko lanetan zein aitari laguntzen ikazkin lanetan aritutakoa da. Gerra Zibilak Lizarran harrapatu zuen, bertan baitzegoen soldadutza egiten. Errepublikako soldadu izatetik faxisten soldadu izatera pasatu zela dio, ametralladoreen konpainian aritu baitzen hiru urtez Espainian zehar. Etxera bueltatu ostean, zerrategian hasi zen beharrean, hiru zerrategi desberdinetan ibili zen "Forjas de Amorebieta" lantegian erretiratu zen arte. Emaztea Boroa auzokoa izan zuen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AMO-124 | 2012 | Zornotzako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
AMO-125 | 2012 | Zornotzako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute