Antonio Larrocea Uribuen Tony

Etxano; Amorebieta-Etxano (Bizkaia) (1931)

Biografia

Etxanon jaioa, guraso biak bertakoak zituen. Boroa auzoko Biaskoa baserrian bizi ziren, errentan. Aita (Victor) artzain joan zen Ameriketara 1911n eta 12 urte egin zituen han. Zortzi senide ziren (sei neska eta bi mutil), eta gose garaia ezagutu zuten: Gernikako bonbardaketaren ondoren, herria ebakuatu zuten eta ihesi joan ziren beraiek ere: 40 egun pasatu zituzten Bilbo aldean eta, bueltan, baserria hutsik aurkitu zuten. 11 urterekin eskola utzi eta osaba-izeben baserrira joan zen morroi. Ardi-lanean aritu zen, ardia eskuz jezten. Ameriketan bizi zen Maria Landa izebak gonbidatuta, Homedalera (Idaho) joan zen 1951ean, osaba-izeben arrantxora. 6 urte egin zituen ardi-lanean, "campero", eta 1959an Euskal Herrira joan zen, emazte bila. Auzokoa zen Teresa Mezorekin ezkondu zen eta Ameriketara joan ziren bizitzera. Bi alaba izan zituzten eta biek hitz egiten dute euskaraz. Bere arrantxoa ipini zuen (erremolatxa, artoa...), Homedale ondoan, eta geroztik bertan bizi dira. Euskal komunitateko kide aktiboak dira: Boiseko euskal etxera joaten zen igandero, musean aritzera, eta alabak Oinkari dantza taldekoak izan ziren. Homedaleko euskal etxearen sortzaileetako bat ere bada, emaztearekin batera. 

Zintak

KodeaDataProiektua
AMO-192 2025 Diasporako Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Artxandan 40 egunez gerratik ihesi Bideoaren ikonoa
2 Ebakuazioan tirokatuak izan ziren Bideoaren ikonoa
3 Gerratik bueltan baserria hutsik Bideoaren ikonoa
4 Gerraosteko taloak Bideoaren ikonoa
5 Gerraosteko gosea Bideoaren ikonoa
6 Gerraostean azkar jaten ikasi zuen Bideoaren ikonoa
7 Eskolak gaztelaniaz zirenez ez zuen ezer ulertzen Bideoaren ikonoa
8 Izebaren baserrian artzain Bideoaren ikonoa
9 Egunero ardiak jezten zituen Bideoaren ikonoa
10 Igandetan ez ezik, beti lanean Bideoaren ikonoa
11 Ameriketara lanera joateko aurre-lana Bideoaren ikonoa
12 Urtebete baino gehiago bidaiaren zorra ordaintzeko Bideoaren ikonoa
13 Sei urtetan ingelesez ikasi ez Bideoaren ikonoa
14 Euskal Herritik Boiserako bidaia luzea Bideoaren ikonoa
15 Ameriketara heldu eta dena jaten zuen Bideoaren ikonoa
16 Kanperoaren lana zein den Bideoaren ikonoa
17 Artzaiaren denda edo "tent"-a Bideoaren ikonoa
18 Kanperoak hiru otordu prestatzen zituen egunero Bideoaren ikonoa
19 Maiordomoa 10 egunetik behin pasatzen zen Bideoaren ikonoa
20 Ardi-kanpoan martxotik abendura Bideoaren ikonoa
21 Ardi-kanpoan agertzen ziren basapiztiak Bideoaren ikonoa
22 Ogia "dotxabanean" egiten zen Bideoaren ikonoa
23 Ardi-kanpoan solasean Bideoaren ikonoa
24 Lertxunetan egindako marrazkiak Bideoaren ikonoa
25 Ardi-arrantxoko lanak eta bizimodua Bideoaren ikonoa
26 Winnemuccara dantzaldira joan zirenekoa Bideoaren ikonoa
27 Arrantxoko lan-baldintzak: soldata, gizarte-segurantza Bideoaren ikonoa
28 Ameriketara joan zirenen kontratu ezberdinak Bideoaren ikonoa
29 Emaztea nola topatzen zuten Bideoaren ikonoa
30 Ameriketako euskal-ostatuetara lanera joaten ziren neskak Bideoaren ikonoa
31 Euskal Herrira emazte bila I Bideoaren ikonoa
32 Arrantxoa erosi zuten Idahon Bideoaren ikonoa
33 Alabei euskaraz erakutsi zien amak Bideoaren ikonoa
34 Homedaleko euskal etxearen sorrera Bideoaren ikonoa
35 Homedaleko euskal etxea errentan Bideoaren ikonoa
36 Euskal etxe ezberdinetako kidea Bideoaren ikonoa
37 Euskalduna eta amerikarra da Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia