Amezketa (Gipuzkoa)

Nazionalistak eta karlistak Amezketan

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AME-002-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Herrian bi bando zeuden: nazionalistak eta karlistak. Karlistak jauntxoak ziren eta gero agintean jarri ziren. Nazionalistak zigortu egin zituzten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bai, bai. Bai.
- Ta gaiñantzian, gerraz dauzkazuen beste rekuerdok hoiexek edo nola... etzan eon soinuik eta bonbardeaketaik eta tiro hotsik eta?
- Ez.
- Ez hemen ez zan holako zeaik eon.
- Hemen gorrie, gorrik pasa zien, zeak in eskubikin, noski, herrin, bi zea, bi partidu esango genuke; nazinalistak eta karlistak, kitto. Eta geo, hor zeon hoiri denuntzie sartu ta, geo, izan zien komerik.
- Bai, bai.
- Geo, ze izan zan, ba, denuntzia?
- Karlistak eta nazionalistak, eta bakizu karlistak zien jauntxok, gerra haik hasi zuen, eta beak jarri zienen, ba, hemen... bueno beak jarri. Herrie beak zeuken, been esku. Ordun, beste nazionalista guztik gaiztok zien, eta haik izkutatu, kastigatu... ein behar zuen. Eta ordun, izan zan jaleoa, ni goatzen naizena, etxekoa baitauket.
- Bai.
- Gu aitte, ba, nazionalista izan, eta zenbat gauz ein zizkioen, bueno, multe. A, multe aiuntamentun patu zien. Herri guzin nazionalistaei jarri zitzaizkienak.
- Gu ez batea eta ez bestea, ez giñen.
- Zuek karlista aldekok. Bueno, berdin zaion. Guk ordun karlistaz eta nazionalistaz zer genekiu, baiño hau etorri zanen, ba, ordun bandok ein zien e! Ordun jakin zan zein nola zien. Bueno, bueno... hoi lehenago botaziok ziela, eta alde batekok eta bestekok ibiltzen zan burruka hoi. Baiño, kitto, horrekin bukatzen zan hemengo politika. Baiño ordun, ia partittu, ia zein zien euskal aldekok eta liste hartu danana eta nazionalista guztiri multa, ta hure ordaintzea aiuntamentua. Eta jendea… diru eta ezin zuenak eta nolabaitte bildu eta… batzuk ordun aittu non eziñen ibilli ziela, gaixok.

Egilea(k): Lurdex Etxeberria

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia