Amezketa (Gipuzkoa)

Kartzelan sartzeko beldurra

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Gerra Zibilean, edozer gauzarengatik kartzelara sartzen zuten jendea. Osaba bat errekan arrantzan ari zelako sartu zuten kartzelan. Udaletxean bertan zegoen kartzela. Beldurra pasa zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bai. Ta ordun, eozein gauzengatio kartzelan sartzen zittuen. Ni goatzen naiz osaba bat, ezer ez, hemengo errekatako zea zan. Ta geo, han ikusi zittuela errekako zea eitten, eta kartzela sartu zittuen.
- Zer egiten zuten errekatan?
- Errekan zea ai zien…
- Arrantzan?
- Arrantzan ai zien, eta han ai zielako, bai osaba beida zeon, baiño denak kartzelan sartu zittuen. Bai, hemen kartzela zeon lehen, oain ez.
- Hemen bertan zegoen? Herrin?
- Bai, hemen zeon aiuntamentun, bai, hor sartu zittuen, eta ikara bat. Bakizu ordun holako zeak eitten zien, ta ikara bat, zeatu ein gozittuela, hil eingo zittuela, ikaraz. Baiño... e hemen... Alegriko bat zeon, hemen, ta oso ezaune, eta bazeuken zea...
- Kontakton bat...
- Bai, eta harek esan zien ez, ezetz. Ezaunek zittun osaba ta, zea haundie zuen, eta hala ez zala zeatuko eta hairi zeatu zien.
- Ta hemen bertan jende asko eman zuen kartzela ordun? Herriko bertako jendia zan?
- Bai, baiño etzien... Haitxek, nik ez ditut besteik sentittu, nik kartzelan.

Egilea(k): Lurdex Etxeberria

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia