Pello Zabala Bengoetxea
Amezketa (Gipuzkoa) (1943)
Biografia
Pernandoren odolekoa, Amezketan jaio zen Pello, eta han pasatu zituen haurtzaroko lehen urteak. Aitak herriko paper lantegian egiten zuen lan eta, lagun kamioilariei esker, urtean behin Arantzazura egiten zuen txangoa bere familiak. Han gazteak jolasean ikusi zituen Pellok, eta irakurtzeko zein ikasteko gogoa txikitatik izanik, arrazoi bat ala bestea medio, zazpi urterekin jakinarazi zien gurasoei Arantzazura joan nahi zuela. Aita saxofoi-jolea ere bazuen, eta txikitatik ikasi zuen solfeoa. Arantzazun zaletasun horri ere eman zion bide, musika klasikoan aditu izatera iritsiz. Fraide-etxean izan zuen kontaktua berea ez ziren euskalkiekin ere, eta bertan bizi zituen euskara batuaren inguruko eztabaidak. Han irakurri zituen Gandiagaren idatziak, eta baita musikatu ere. Ezer baino lehen, Arantzazuko frantziskotarra baitzen Pello. Bereziki, eguraldiaren inguruko gaietan aditu gisa ezaguna bazen ere, zaletasun hori berria zuen, Euskadi Irratiaren eraginez sortua eta bere kuriositateak bultzaturik landua. Bere gainerako zaletasunak, ordea, ez zituen sekula alboratu: izan musika konposatzen, izan eguraldiari buruzko gaiez idazten, izan Arantzazuko fraide gisa bere ardurak betetzen, atsedenik gabe lanean aritu zen Pello.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AME-011 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe | ||
AME-012 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe | ||
AME-018 | Atzoko Zegama | Xabier Azurmendi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute