Gobernuaren kontrako emakumeen bilerak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan VIL-033-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Clara Arin oso jostun ona zen eta etxe txiki batean bizi zen. Gerra zibilean etxe hartan batzen ziren gobernuaren kontra hitz egiteko. Txokolorenean ere berdin aritzen ziren. Elkartzen zirenen izenak aipatzen ditu; bederatzi hilabetez Martuteneko kartzelan eduki zituzten.
- Proiektua: Amasa-Villabonako frankismoaren aztarnak arakatzen
- Elkarrizketatzailea(k): Karlos Almorza - Pello Aranburu
- Data: 2011(e)ko irailaren 30a
- Iraupena: 0:01:27
- Erref: VIL-033/004
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa
Transkripzioa
- A bai haik e, baña hor bizi zian...gañea esangoizut hor bizi zian Clarakin ta...ta Clara in zan oso moista ona, oso...
-Jostun ona.
- Bai. Eta ordun bizi zian danak. Eta, etxean ez...ttiki bat, zaharra gaiñea! Ta horrea juten zian “en plena guerra civil” bueno...oandikan...zea...juten zian asko: Kontxixon Florenza, Lazoida Lizarraga, ta...asko juten zian, pues “a hablar mal del...del...del... gobierno!”
-Errepublikan kontra? O besteen kontra?
- Ez! Zean kontra...nazionalan kontra!
- Francon kontra?
- Nazionalan kontra. Ta geo Txokolonian rebai juntatzen zian.
-Bai, bai, bai.
-Txokolonian. Ta Txokolonetik, badakizu zeñek zeatu zittun? Horrea jutez...juten zian... sangoizut: Gregori ta Maria Jesus Txekolo, bertako alabak, bertako alabak, Txekolonian. Ta horrea juten zian...”la...dos hermanas de Arrillaga”: Juanita ta Donores de Arrillaga. Geo la Inaxi Don, la Pilar García, ta ez dakit zer gehio ta geo danak, Martutenian eon zian eh!
- [...] arreba.
-La Evarista no iva...los demás le re...le...
Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!