Amasa-Villabona (Gipuzkoa)

Ura eta garbitokia

Ura eta garbitokia <p>Etxe ondoan zuten iturria eta garbitokia, baina etxe barruan ez zuten urik. Garbitokira joaten ziren arropa garbitzera. Arropa garbiketa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan VIL-021-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxe ondoan zuten iturria eta garbitokia, baina etxe barruan ez zuten urik. Garbitokira joaten ziren arropa garbitzera. Arropa garbiketa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta ura're ez ganakan gaiñera, gero ekarri gendun ura, goitikan, Amasatikan. Bai.
- Eta nola iten zenuten ur bila?
- Ura behean ganakan guk, iturriya ta labaderua eta danak, etxean onduan. Bai, ta handikan baldiakin ekartzen gendun. Bai. Ta arropa garbitzea're, dana, barriyu guztiya iya, danak labaderoa juten zian! Inork ez zakan... ez dakit labadorik bazan ordun. Ez zan izango, keba labadoria. Ez zan izango porke danak labaderora juten giñan arropa garbitzera.
- Zuk behintzat etxe onduan?
- Nik etxe onduan naukan, bai bertan ta gure aittonak nere aittak in zun labaderu hori. Bai.
- Baiña ur hotzakin?
- Bai, ur hotzakin baiño etxian itten genittun pues ur berua jarri zera barreñu batian, ta Bilore hautsa bota ta gero jarri, han erropa jarri ta beratu, ta gero harrekin pues gero labaderora.
- Aklaratzera?
- Aklaratu ta pixka bat marruskatu ta zea in ta [...] jarri ta zabaldu're han bertan ganakan alambria, batetik bestea zabaltzeko. Holaxe.
- Eta han inguruko etxetakuak ere hara?
- Haik bere etxian bazauzken ta bere etxeta eramaten zittuen.

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia