Amasa-Villabona (Gipuzkoa)

Tornuak egin eta biltegira

Tornuak egin eta biltegira <p>Tornuak seriean egiten ziren, hamabinaka. Hilabete eta erdi inguru irauten zuten. Gero seinaka egiten zituzten. Biltegietan gordetzen zituzten egindakoak, Bartzelonan eta Madrilen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan VIL-013-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Tornuak seriean egiten ziren, hamabinaka. Hilabete eta erdi inguru irauten zuten. Gero seinaka egiten zituzten. Biltegietan gordetzen zituzten egindakoak, Bartzelonan eta Madrilen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gogoratzen zara tornuak eta...zekin iten zian...gutxi gorabehera zenbat makiña hillian edo?
- Hillian zen... zena treinta y dos coches zan...zeakin...haiekin iten zian hamabi, hamabi bai, tardaten genun ba hillaete t’erdi. Ta Arrieta beti ba keja izan zan, joe, jendia, klientiantzako ta, geo hasi giñan ba zeanaz ordea, berehala hasi, seriean hartu baiño, dozena erdi bat o hola, lehenengotik amaitzea. Jendiak preferentzia eukitze zaben ta, bestela, ba, hilabete t'erdi eo igual. Bai, laneako ona zan [...] baiño...baiño... tardau itten gendun asko, makina asko zien ta! Ordun ba pasatze zan ba karo, taillerrian makina faltia, dana ez zen saltzen! Nik e...nik enetxian ezer’e, Eibarren, oan hil da, ta danak gue makinak. Ta sartzen geben...” Pedro e tornuana heldu da” ta “Tornua? Ez dakau ba bate!” Dana, karo, taillerretik erten itten zaben, zea bat, saldu, jarri, ta hola ta hola ta, “tornua, jesus, mordua do!”. “Ze mordua?” Karo guk, almazeneta bialtzen genun, nahiz Bartzelona nahiz Madridea. Beti, ba, dozena erdi bat lantzen zanakin. Ta nik enakixen hoi. Esan...bea jun zen harea ta segittun jarri zaban ta, pixka bat garbiu ta, berriz’e zea in. Baiño, guk pentsatzen genun ta salduta juten ziala! Baiña ez zan salduta juten. Makina falta barrenen, soberan, guk ya hoi konsegitzen gendun. Karo, [...] eon ezkeo, geo [...] itten zun, zeoze apurtzen baldin bazan, bertatik desmontau, nik re palatilla buelta bat in, ta zer falta zan han ta, berriro zarratzen genun ta bueno, guk pentsatzen genun bezela ez zan izaten hua. Ez zigun iñork ezer esaten ta...guk pentsatzen genun taillerretik ateraz geo saldu iten zela, baiño ez zan saldutzen...

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia