Amasa-Villabona (Gipuzkoa)

"Behar zana" Elkartea

"Behar zana" Elkartea <p>Pilota zalea izan da betidanik. 1940. urtean sortu zen "Behar zana" elkarteko lehenengo kideetako bat da Tomas. Erreboteko partidak antolatzen ziren, baita zesta-puntakoak ere.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan VIL-011-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Pilota zalea izan da betidanik. 1940. urtean sortu zen "Behar zana" elkarteko lehenengo kideetako bat da Tomas. Erreboteko partidak antolatzen ziren, baita zesta-puntakoak ere.

Transkripzioa

-Galdetu nahi nizkizun...pelota kontuak ere bai. Badakit zalia zeala, ta pelota elkartiaa...”behar zanan”, zu elkartekua zea gaztetatik?
- Ya. Baiño pelotan ni ez naiz zeatu...ni beti izan naiz jostaketan gutxitan e, pelotan baiño. Pelotan ibiltzen giñaen e, baiño ez.
-Eta ikusteko...ikustia...gustatuko zaizu?
-Bai. Zea’re bai. Hor [...] ta.
-Hor elkartia in zanian milla bederatzirehun eta berrogeian uste det izan zala, gogoratzen duzu hori?
- Zer, “behar zana”?
- Bai.
- Bai, ni’re aurreneko sosiyo bat naiz e, oandik’re soziyo no.
-Ta nolatan sortu zan elkarte hori?
- Bai hoi bai, kuarenta o hola zan, bai. Kuarenta... bai hola eo bai, bai. Kuarentan nik hamabost urte nittun bai.
- Ta nola sortu zan?
- Bueno, ordun ya, bai afiziyu zekana asko zeon ta, pelotan ta aitzen giñanen ba lagun...laguntza batzuk zeuden ta hortik dirua. Errebotia, errebotia ta.
- Errebotia da pelotan joko zaharrenetako bat ez?
- Bai, bai.
- Ta nola...nola jokatzen da edo?
- Ez dezu beiñe ikusi?
- Hor biyak zea, batetik bestea, sakatze....sakatzeue gurpil eo botilla batetik ta [...] ta beste aldea ta, hemen ta Zubietan ta geo Iparraldean’e asko jokatzen da. Baiño gaiñontzian hemen, ingurun Zubieta ta hemen. Baiño lenoo Astiasun ta etortzen da, ta Zizurkillen ta joten zien e herri batea plazak eta, bai, karo, errebotia zaharra.
-Hemen asko jokatzen zan errebotean?
- Bah...gutxi. Eskuz gehio ta, geo zesta puntan’re bai. Villabonan zesta punta asko izan da. Ameriketan ta.
- Asko jun zian hemendik Ameriketara?
- Bai. Pelotari asko, bai.

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia