Amasa-Villabona (Gipuzkoa)

Anaia gazteenaren bihurrikeria

Anaia gazteenaren bihurrikeria <p>Anaia gazteenari gertatutako anekdota kontatzen du. Iturritik erori eta kopetan egin zuen zauri baten inguruko gertakizuna. Mojak egindako ukendu bati esker sendatu zitzaion zauri hura.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan VIL-005-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Anaia gazteenari gertatutako anekdota kontatzen du. Iturritik erori eta kopetan egin zuen zauri baten inguruko gertakizuna. Mojak egindako ukendu bati esker sendatu zitzaion zauri hura.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta haurrek bezelako bihurrikerik itten zenittuen?
- Ez ze...nik holako zeaik...batian apuro earra bai zeatu...zein zan? Antton o Inaxio? Inaxio izan zan, anairik gaztena. Monjakin paseatzea juten giñan, harea ta honea ta...haitan ta, bezperetatik atea, ta behin basarrin alderdi batea, bestian bestea ta geo ikuillutik behera ta...hola. Eta...gu hiru txikina deu neretik bi gaztiak dittue bosna urte diferentziya, ta gazteenak dittu hamar urte gutxiyo nik baiño. Eta hua’re eskola juteko adiñekua- o zean ez dakit ba bi-hiru urte o ze izango zittun...bi baiño gehio izango zittun, hiru lau bat eo?-“kuestiyua...hau usatu leiket? Jun neike honekin eskola?” Ta, han ibilikoa ta hau ta hua ta mojak. Ta bueno ba eskola hasi deu, ta ez dakit zenbat denboa izango zan. Haik lentxio atea, hamaika t’erditan o ez dakit ze ateatzen zien mutillek, ta neskak atzetikan, ta nun ikusi nittun plazako itturrin gora iyota, monjetatik behetik gora ikusi nun, itturri gaiñea iyota. Joxe Iñazio du be izena izatez, baiño Iñixito gendun. Zeatik mutil guzik zian Joxe izena...Joxekin! Joxe Mari zaharrena, Julianek ez du Joxeik ez harek Pedro Julian zon, du, eta Joxe Antonio ta Joxe Iñaxio. Ta, Iñixito. Honek askotan esaten dio oaindik, “ze habil, zea...Iñixito!”. Eta, hala, han ikusi nun ta, jun naiz korrika, ta nunbatte hor zeagatik, ni ikusi niñunian eo bestela eonola’re eroitzen da! Ta holakotan siñalian du bere [...]... ebakiya. Ta asteartia zan, eta etxea eaman deu besuan o...ahal dala nolabaitte! Ta ama orduntxe etorriya, zeatikan merkatu Tolosan, ui, Villabonan asteartian merkatu izaten zan, oain’e bai, eta ta meikuta, Villabona. Ta in zizkian hola bi gantxo jarri, ta gantxok zulu hoietan dittu, ta geo zea ta handikan bi-hiru eunea o haundittu in zitzaion aurpegiya, ta eaman zioten nubaitt zea...bat ondo garbittu gabe eo...puztu pixka bat o haunditu in zien...ta kendu in zizkien zeak. Eez! Hoi pasa eta geoo mojak, ni zeatzeko, haikin juteko, hain etxea...bueno...eskolara, monjan etxea...zean izan jaiyin bazkal ondorengo eskursiyua in ta ume bat ikusi zuen, ta begik haunditzen ai zizkala, eta ukendua emango ziela, beak indakua o ukenduba. Ta hua jarri, eta zea, gantxok eta libratu zizkan, han zornia o zea euki, puztun iya nunbaitte azpitik, ta bai ta ordun han geatu zitzaion marka, gure Iñaxiok kopetian dun marka. Geo illi hoi dana juna dauka, eta galtzen badeu señalia han dauka harek.

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia