Zumaiako kolegioko bizimodua III
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan VIL-004-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Kolejioko jantziekin kexatzen ziren ikasle batzuek. Oso tapatuta ibiltzen ziren. Galtzerdiak nolakoa ziren. 17 urterekin irten zen handik.
- Auzoa: Amasa
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 22a
- Iraupena: 0:01:48
- Erref: VIL-004/014
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Mojak
Transkripzioa
- Kejatzen zian, batzuk kejatzen zian jantziya ta zeatikan erropak ya berezik zian garai hartan. Osea que kuleruak eta gaurko modako zeak ez zian, beste era batekoak zian.
- Baiño beraiek kejatzen zian erropa?
- Bai, bai, bai. Zeatikan ibili behar zan hala, osea que azpiko gona ta besuak honaino motxakin ta hola ta a ver zeatik ta hola bai, esaten zian.
- Zer nahi izaten zan ba, modernogo jantzi edo?
- Etxian ibiltzen zian bezela gutxinez.
- Hobeto ibiltzen zien etxian?
- Etxian ariñago, esango dizut, galtzerdik'e ordun de punto ingles izaten zian. Te estoy hablando del año treinta y... trenta y trés, y treinta y cuatro. Ez zian gaurko nailonezko galtzerdik.
- Haiekin ibili behar! Udan ta negun.
- Bai, bai, hala zan, hala zan. Hala izaten zian. Ta orduntxe hasi zian fiñaguak e, orduntxe hasi zian ibiltzen.
- Ta kolegioan bertan ibiltzen zenuten erropa hura?
- Dana garbitzen zuen.
- Beraiek garbitzen zuen?
- Mojak. Danak garbittu ta danak jartzen ziguen... guk zikiña gendunian gendun toki bat botatzeko. Ta han bota eta beak ekartzen zuen.
- Pare bat edukitzen zenituen?
- Gehio ere bai, bai.
- Bai e?
- Mudak? Bai, bai. Mudak bagiñun. Bai aldatzen giñan.
- Ta geo handik zenbat urterekin atea ziñan?
- Hamazazpi. Hamazazpikin.
Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!