Hamabostean behin arratsaldea jai
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan VIL-001-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Neskame zegoela, hamabostean behin baino ez zen etxera joaten. Libre zuen arratsalde hartan gainera, etxera joan eta baratzean laguntzen ibiltzen zen. Senargaia ere hamabostean behin pare bat orduz baino ez zuen ikusten.
- Auzoa: Amasa
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2009(e)ko azaroaren 26a
- Iraupena: 0:01:25
- Erref: VIL-001/028
- Kodifikatzailea: Izaskun Gaston Balerdi
- Gaia(k): Lanbideak » Neskameak , Ekonomia eta industria » Lan-baldintzak
Transkripzioa
-Ta zu etxea zenbatero juten ziñen?
- Ba ni etxea juten nitzan hama...hamabostian behin juten nitzan etxea. Ta ordun jaia...jai batian bai ta bestian ez ateratzen giñen. Jai batian ateatzen banintzen hurrunguan etxian eon bihar nun. “Cuidando la villa”, esaten zan bezela.
- Zer izaten zan hoi?
- Pos etxea kontu. Eta ordun ba jaian lana iten zu... etxian gelditzen zanak astian arratsalde bat izaten zun libre. Eta arratsaldi hartan pentsatu: Tolosatik atea, atuobusak ibiltzen zian "de estos pin pan [...]" hoitakuak, eta noizpatte [...]Villabona alletzen ziñan eta geo Villabonatikan etxea beste hiru ordu laurden. Eta ordun eoten zan ahizpa zai, Asteartik in nahi izaten zun, erosten zittun batzako landariak eta haik aldatzea! Batzan lanian aittu, eta geo illuntzian beatzi t’erditako orduba gendun etxea etorri bihar, pos "echando virutas" korrika.
- Ta mutillakin noiz geatzen ziñan?
- Hamaostian behin, ordu pare bat hiru bat eta yasta, besteik ez zan izaten. Nik enun bestetan ikusten. Jai atzaldian.
Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!