Amasa-Villabona (Gipuzkoa)

Gerraostean goserik ez zuten pasa

Gerraostean goserik ez zuten pasa <p>Gerraostean, gauza askoren beharra izan zuten arren, goserik ez zuten pasa. Arrautzak karetan kontserbatzen zituztela gogoan du nahiz eta ez dakien nola egiten zen prozesu hura.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan VIL-001-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerraostean, gauza askoren beharra izan zuten arren, goserik ez zuten pasa. Arrautzak karetan kontserbatzen zituztela gogoan du nahiz eta ez dakien nola egiten zen prozesu hura.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Amasan goserik pasa zan?
- Ez, guk gosia ez gendun pasa. Goseikan ez, beharra gauza askona, bai, ba adibidez ogiya, kaleko ogiya beti inbidiya ematen zigun etxian iña izaten zan, eta kalian arbiya jaten zuen bezela, guk bagiñun ezagunak gauian arbiya ostutzen zuenak sorotikan, eta gero egunez arbiya jaten zuenak. Guk goserik ez gendun pasa. Guk ez gendun izan, talua izaten gendun eta esnia're bai, eta arraultzak ere itxura iteko behintzat izaten zien, jateko askorik ez, zeatik saldu in behar zian ta. Eta gero jartzen zian gero orain oilluak urte guztin arraultza itten due, baiño ordun egun hotzakin ez zuen itten. Ta ordun karetan konserbatzen zien.
- Hori nola izaten zan?
- Karia, eman ta karen uste det sartzen zittuela. Nik oso gutxi nola gustatu zaiten, baserriko izaera sekulan ez diyot kaso haundirik hartu nik hoidi e. Nik esaten dizut, hamalau urtetako fabrikan hartu ez niñuelako, hamasei urterako hasi nintzan eta nik... gero nik handikan aurrerakua gehiena kalian bizittu naiz.

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia