Amasa-Villabona (Gipuzkoa)

Fabrikako lan baldintzak

Fabrikako lan baldintzak <p>Oihalak egiteko haria egiten zuten fabrikan. Prozesua kontatzen du. Irabazi zuen soldatarik altuena 52 pezetakoa izan zen. Gizonezko eta emakumezkoen artean desberdintasun nabariak zeuden.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan VIL-001-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Oihalak egiteko haria egiten zuten fabrikan. Prozesua kontatzen du. Irabazi zuen soldatarik altuena 52 pezetakoa izan zen. Gizonezko eta emakumezkoen artean desberdintasun nabariak zeuden.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta fabrikan ze lan izaten zendun?
- Ba...guk hoi itten gendun, telak. Hariya ittenzan...bueno...nere taillerrian...nere gelan hariya itten genun guk.
- Ta nola iten zenuten?
- Makinak zien hariya ittekuak. Ta makina haietan ba itten zien...hariya itten gendun, ta geo huak beste madeja batzuk bezela itten zittuen, beste zekziyo batzutan, ta geo tela itten zien. Telarrak esaten zitzaienak, makina batzuk tela itten zuenak.
- Ta zuek ze funtzio zenuten, ze in ber zenuten?
- Guk hariya in. Aurrena guata etortzen zan, ta makina batzutan itten zuen ba... txorixua bezela hola...tira batzuk itten zittuen, ta gero beste sekziyo batian hariya itten zan.
- Ta nola ite zen?
- Ba makinak zian.
- Ze in behar izaten zenuten?
- Ez, ez, ez, ez. Pelota batzuk bezela izaten zien, haik sartzen zian zea batzutan....burni batzutan, ta geo burni haietatikan makinak, ta geo hariya hua ateatzen zan zuk makina jartzen zenun neurrikua. Hemezortzikuak, hamabikuak...segun ze tela lorikua in nahi zendun, ba hariya neurri hartakua behar izate zan.
- Ta zuek pelota sartu behar izaten zenuten burni hoietan?
-Burni hoietan. Ta gero ez bazeunden kontu haundiz, hariya itten zan eten, odo ez zeola ondo ta eteten bazan han pilla itten zan, ta pilla itten zan haiek kutxilluakin moztu bihar izaten gendun eta geo berriro makina hua arreglatu bihar izaten gendun, al bazan makina martxan zeola! Ez giñun behatzik eta...ez genun harrapatzen ez dakit ze nolaz!
- Ta ordun...ondo kobratzen zenuten fabrikan?
-Nik gehiena kobratu nun garaian cincuenta pesetas.
- Astian edo?
- Astian [...]. Hiru ordu laurdeneko bidia in, ta cincuenta y dos pesetas gehiena irabaz giñuna. Ta uste det hasi nintzala con treinta y tantos.
- Ta ordun emakumek bakarrik izaten ziñaten?
- Ez, gizona itten zuten...beste lan klase bat itten zuen haik. Haik ez dakit ze ingo zuen...Ah! Telak zeatu, neurtu ta jarri. Karga, holako...baranda bezelako gauza batzuk izaten zien, ta han honbeste metro telako, roilluak o paketiak iten zien, ta haik itten zittuen gizonezkuak.
- Ta sekziyok izaten zian emakume eta gizon...?
- A bai, ez, ez, ez, ez, ez, ez. Emakumiak emakumiakin ta gizonak gizonakin.
- Ta antzeko xamar kobratzen zuen o gizonek gehio?
-Gizonak gehio kobratzen zuen, gizonak gehio kobratzen zuen. Baiño una miseria eh! Garai hartan una verdadera miseria irabazten zan. Eta neskame jun nitzanian ere, gehiena irabazi nunian, irabazten nun hogei duro, ehun pezta.

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia