Altzürükü (Zuberoa)

Izaban adituriko Gabon-kanta zuberotarra

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARK-002-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Izaban aspaldi adituriko kanta abesten dute, "Hots aingüriekin, arkanjelieki...".

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ezagutzen duzie bat, "Guazen aingürieki, arkanxelieki..."?
- A!

Hots aingüriekin
arkanželiekin
gaur khantatzera
Gur Erregiaren
Žinko Semiaren
adoratzera

Baduatz artzaiñak
arhinik belhaiñak
laster zuin lehen...

- Bai, bai. "Hots aingüriekin..."
- [...]

1) Hots aingüriekin
arkanželiekin
gaur khantatzera
Gur Erregiaren
Žinko Semiaren
adoratzera

2) Ez izotzagatik
ez ülhunpegatik
egon herabez
har fedia gida
Žinkuatan fida
guatzan lasterrez

3) Baduatz artzañak
arhinik belhaiñak
laster zuin lehen
ikhüsi beharrez
eia sorthü denez
Žesüs Bethlemen

4) Guatzan gü ere
bihotzez berere
harpe hartara
Žinko Gizonaren
Žesüs maitiaren
Adoratzera

5) Zelütik žin dena
hain aphaltü dena
altxa dezagün
gük amodiua
gük laidoriua
eman ditzogün

- Oo! ederki!

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia