Kattalina Etchart

Altzürükü (Zuberoa) (1928)

Biografia

Kattalina Jaragoyhen, Etchart ezkonduz gero, Lüküzea etxean jaio zen. Ama, Xexili Osquiguil, Bordalen sortu zen (eta Altzürükün hazi); aita Jakes Jaragoyhen zen, Garaibi Jagohenekoa. Anaia bat bazuen Kattalinak, Marti, hura baino urte bat gazteago zena. Laborariak ziren gurasoak, eta Kattalina bera ere laborantzan ari izan da lanean, bere senarrarekin. Elgarrekin 12 haur ukan zituzten. Kattalinaren aitak Lehen Mundu Gerlan hartu zuen parte, bere lau anaiekin batean; han bat hil zen, eta beste guziak kolpatuak itzuli ziren. Kattalinaren aita besoan kolpatu zen. Kattalinak Bigarren Mundu Gerlako denbora ere aipatzen du, Alemanekilako harreman zailak. Etxean gurasoekin lanean ari behar zuenez, askotan eskola huts egiten zuen, baina kateximara beti zihoan. Bai eskolan bai kateximan gertatzen zitzaien zigortuak izatea, eta hori aipatzen du. Lamina eta belagile istorioak ere kondatzen ditu.



Zintak

KodeaDataProiektua
ARK-001 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia