Aña Mari Urruty Aguer
Altzai-Altzabeheti-Zunharreta (Zuberoa) (1912)
Biografia
Aña Mariren aita Joseph Urruty zen, Altzai herriko Iegaia etxekoa. Ama etxe auzokoa zen, Graxiusa Jeta, Nekezauria etxekoa. Lau anai-arreba ziren. Xengrat izeneko mutila zaharrena, eta ondotik hiru neska: Maiana, Aña Mari eta Brigida. Aita Lehen Mundu Gerran zendu zen, beraiek ttipi zirela. Etxondoa etxezain batzuei utzi, eta familia Atharratzera joan zen urte zonbaitez bizitzera; Bambaenia etxera, aitañi eta amañirengana. Haurrek eskolara joateko adina zutelarik, Altzaira itzuli ziren, etxondotik hurbil zen etxe txiki batera. Ikasketak amaitzean, etxondora joan ziren laborari. Xengratek hartu zuen Iegaiaren segida. Aña Mari 24 urtetan ezkondu zen, Pierre Aguer "Gat"ekin, Arhan herriko Gat etxera. Senarra atabalari oso ona zen, eta Xiberoko besta ainitzetan ibili da musikan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AAZ-005 | 2014 | Euskal Herriko Ahotsak | Argitxu Camus |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?