Dantzara igande arratsaldeetan
Larraitzera asko joaten ziren. Olarraingo soinu-jotzailea igande gehienetan bertan izaten zen. Legorretara ere askotan joaten ziren dantzara. Oinez joaten ziren kuadrillan.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2011(e)ko urtarrilaren 24a
- Iraupena: 0:01:23
- Erref: ALG-002/023
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak , Aisia » Jai-giroa » Beste toki batzuetara jaietara , Aisia » Jai-giroa » Erromeriak
Transkripzioa
- Zuek nun muitzen ziñeten? Altzagan hemen bertan, Gaintzea, Larraitza...?
- Larraitza, horrea asko juten giñen Larraitza gu. Urdun hor Baliarraingoa Felix-eo bazan soiñu jotzaille ona —izatez Gaintzakoa zan, Liernia zeon ezkonduta— eta Larraizko haitz baten punta iyotzen zan ta han jotzen zon.
- Jaiero izaten zan?
- Gehienen bai. Eta geroxon zea´re bai, hurruna hasi zan… Legorretako Jainkone ez dakit badakizun nun daon?
- Ez.
- Legorretako karretara ateata, uain sagardotei bat dao, Aulia eo, hua baiño lehentxeo hantxe. Aurrekalden terraza bat zon ta [hauntza]. Hemendio taka-taka-ta, ta hauntza. Han dantza in ta handik Baliarraindik bueltan gauen hortik mendiz etxea etortzen giñan. Askotan!
- Ilusioa.
- Ilusioa? Bueno! Ez oain bezela, [inbirik ez zan]… [Urbia] jun ber deu ta danak kotxian. Oain oiñez ez daki jendek oaingok ta.
- Zuek kuadrillan juten ziñeten?
- Kuadrillan ibiltzen giñen.
- Lagun asko ziñeten hemendik?
- Bai, kirotxokokin asko eoten giñen ta... badakizu, kintakok’e bost bagiñen. Eta gero gaztetxio-zahartxio ez zan ordun oain bezela... danak alkarrekin ibili, hamabost, dozena bat mutil igual. Ta gero, batenbat andregaiakin zalako, harrek alde iten zon, baiño beste...
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!