Julio Goitia Iztueta
Altzaga (Gipuzkoa) (1925-2018)
Biografia
Matxinean jaioa, aitaren jaiotetxean. Baserritarrak zituen gurasoak, Domingo eta Maria. Ama Lazkaoko Albitxu Goikoa baserrikoa. Hamar senidetan zortzigarrena, gogor ekin zion lanari gazte-gaztetatik; eta, sei urte bete zituenerako, akolito izendatu zuten herriko eliza eta ermitarako. Oso fededuna izanik, apaiz sartzeko grina izan zuen berehala, baina "familia onekoa" ez izanagatik, muzin egin behar izan zion, tristuraz, bere nahiari. Hala, hamabost urte betetzearekin batera, Ordiziako Irastorza ebanisterian hasi zen lanean soldaduskara joan zen arte. Bueltan, biltegia ireki zuen bere anaietako batekin, eta bertan aritu zen hamabost urtez lanean. 31 urterekin ezkondu zen Miren Auzmendi Garmendia ataundarrarekin eta elkarrekin ireki zuten Eguzki taberna Urdaneta kalean. Jubilatu bitarteko lanak barraren atzean egin zituen. Ordiziako Odol Emaileen Elkartea sortu zuen 1966an, Patxi Gabilondo Lasa eta Iñaki Imaz Mazkiaranekin batera. Ordiziako Gazta Kofradiako kide ere bada haren sorreratik.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ALG-003 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Maddi Soroa |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?