Antonia Garmendia Jauregi
Altzaga (Gipuzkoa) (1928)
Biografia
Itsasondoko Goierri auzoko Sarobe-Etxeberri baserrian jaio zen 1928an. Aita bertakoa eta ama Bedaioko Bedaio-Barrena baserrikoa zituen eta 8 anai-arreba dira sendian. Eskolan Itsasondon ibili zen, eta geroago Ordizian maistra batzuen etxean. Baserriko bizimodua gertutik ezagutu du, baina baita tabernakoa ere; 13 urterekin Altzagarateko tabernara joan zen neskame lanetara. Zaldibiako Benta Berri tabernan ere aritu zen langintza horretan, sendikoak baitzituen. Sukaldaritza ikasten aritu zen Ordiziako familia batek Donostian zuen Lasarte tabernan. 29 urterekin ezkondu zen Altzagako Urruti-Barrena baserrira eta 3 seme-alaba izan zituen.
Zintak
| # | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
|---|---|---|---|---|---|
| ALG-001 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Aitziber Otegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute





