Hika-zuka bereizketa hitz egiterakoan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ATS-002-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Senar-emazteen artean nola hitz egin izan den, hika-zuka bereizketa. Franciscok zein bere emazte Agedak (azken hau, etxarriarra) hitz egiten dute pasarte honetan.
- Proiektua: Izaskun Etxeberria, Altsasu 1986
- Elkarrizketatzailea(k): Izaskun Etxeberria
- Data: 1986(e)ko urtarrilaren 27a
- Iraupena: 0:02:19
- Erref: ATS-002/010
- Kodifikatzailea: Maialen Begiristain Grado
- Emalea: Koldo Zuazo
- Gaia(k): Euskara » Tratamenduak , Euskara » Tratamenduak » Hitanoari buruz
Transkripzioa
-Francisco: Senar-emaztien artien da –ez hemen bakarrik e– [...] senar-emaztietan ezin dei tukan da hikan esan e? Hoi, edukazio falta haundi bät ero... Ba ez dakit /eztait/, ebein artiin gauza… Guai, hikan, senar-emaztiek hikan. Ze? [...]
-Ageda: Oi! Hiketan, senar-emaztie ikustie osso txarra!
-F: Zukan beti ta errespetu handikin zukan.
-A: Hiketan hasten badie malo!
-F: Malo.
-A: Burruken o…
-F: Guai umieiri, guai nesakiyai, nesakiai: “ze eiten don”, ero “noa hua”, ero “nundi hator”, ero “ze ein ber don”, ero… Nesakiyai ezta? Baia mutikiyai ezin dezu, hori hola esan e? “Ze eiten dok” ero “noa hua” ero “nundi hator” /nundiyator/ ero “ze ekaar dok” ero “zer hail”. Ba mutikiyai ya, ez da /ezta/ iguel e? Ez da berdin! Nesakiyai nola mutikiyai. Bai… Eta hauk e, be ilobatxuek, jobar, ebein artiën? Nola gauz hoik gordetzen tubeinak? Joder ondo gio!
-A bai e? Hikan ta?
-F: Hikan da… Bai, bai. Gue ilobok, nola ebein artien nola gordetzen dein esaten dot, ta hori. Zukan da, nola…
-A: Zukan dana. Guk.
-F: A, guk bai /gupai/…
-A: “Es que” hiketan hasten badie, “pues”...
-F: Bai, baia leheno hemen, hala zan ba. Gero bakizu!
-A: Lehen bei, beye guai!
-F: Zure aitajaunak nola esaten zen?
-A: “Hombre”! “Ematen badinat boillo bat…!”
-F: “Ematen badinat boilo bat!”, “¡me cago en…!”
-A: Hure, gu aittune, Alsasukue zan, ne aittune.
-A bai, Alsasukoa e?
-A: Alsasukue zan. Alsasuar finn bet zan! Eta, gui txokatzen zakiun harren hizkentzube. Harrek beti euskera. Euskera, Alsasun aaitzen zan bezela eitten zen. Eta gio: “ematen badinat boilo bat!”
-Boilo, zer zan boilo? Zaplastakö edo…?
-F: Zaplastako, hori! Zaplastako, bai.
-A: Zaplastako da, boilo bat! Ta guk ez giñen… hartara, ez gaunden, halako hizketa!
Egilea(k): Joxemi






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!