Marino Arramendia Urrestarazu
Altsasu (Nafarroa) (1921-2015)
Biografia
Altsasuko Iortia auzoko Goikoetxea baserrian jaioa. Bai aita eta bai ama altsasuarrak zituen. Altsasun tren geltokia zegoenez, kanpotar asko ibiltzen zen herrian, eta erdaraz asko entzuten zen kalean. Orduan, nahi eta nahi ez ikasi behar omen zuten erdaraz, etxean euskara hutsean hitz egiten bazuten ere. Orduan erdaraz ez zekienak irtenbide bakarra omen zuen: Iratira joatea basoko lanera. Errepublika garaia garai ederra bezala gogoratzen du; "Viva la república" esanez aritzen omen ziren. Hamabost urte bete zituen egunean hasi zen gerra, eta Altsasutik Zegamara joan ziren bera eta bere familia.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ATS-007 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute