Maria Teresa Ugartemendia Urruzola

Alkiza (Gipuzkoa) (1934)

Biografia

Alkizako Beltzalaga baserrian jaioa. Ama zuen bertakoa, eta aita, berriz, Alkizako Garaikoetxekoa. Gazte denboran josten ikasi zuen, eta "pantalonera" ere aritu zen, Tolosan. Hogei urte zituela Anoetara ezkondu zen, senarrak eta bere bi anaiek eraikiarazitako hiru bizitzako etxera, eta han bizi izan da azken urte hauetan. "Adineko anoetarren testigantzak" proiektuan Casto senarrarekin eta Victoria Goenagarekin batera egin zitzaion elkarrizketa.

Zintak

KodeaDataProiektua
ALK-003 2010 Euskal Herriko Ahotsak
ALK-009 2015 Adineko anoetarren testigantzak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Euren Alkizako baserriak nolakoak ziren
2 Taloak eta babarruna egunero; arrautzak Zerkausira
3 Eskolara orduko doktrina ikastera Bideoaren ikonoa
4 Argizaria, zoruari distira ateratzeko, eta menda-erratzak
5 Estraperlo garaian elikagaiak ezkutuan Donostiara
6 Zaldian generoa hartuta Irurara; handik trenez Donostiara
7 Tolosara plazara zaldiz; esnea eta egur-ikatza
8 Tolosatik ekartzen zuten tela arropak egiteko; jaunartze handia
9 Burukominez, saltzeko genero guztia galdu zelako
10 Alkizan igandero erromeria
11 Dantza lotua eginez gero, kongregaziotik kanpora
12 Garizuman festa egiteko apaizari baimena eskatu behar
13 Inguruko herrietara festara
14 Alkizako festak
15 Elizara joateko oinetakoak aldatu
16 Maria Teresak ikterizia pasa zuen umetan
17 Ahizpa poliomielitisarekin gaixotu zen
18 1953ko uholdeen eragina Alkizan eta Tolosan
19 1950ean egin zen euren etxeraino errepidea
20 Victoria eta senarra Alkizatik Anoetara
21 Amak hasitako lixiba bukatu behar
22 Mujika praktikantearen laguntza erditzean
23 Bakailaoa tomatearekin eta errekako amuarrainak
24 Ezkonbidaia Sanferminetan bukatu
25 Ezkontzako soinekoa Mari Terek berak egina
26 Lutoa zenean, ezkontzan soinujolerik ez
27 Erregenetan laranajak opari berezi gisa
28 Tolosan josten ikasten
29 Garai batean neskak jostun edo neskame
30 Garbigailua, asmakizun onenetakoa
31 Lehenengo hozkailu eta garbigailuak
32 Inguruko baserritarrak Alkizako Errotazarrera; sukalde zaharra
33 Anoeta nolakoa zen garai batean
34 Tolosaldeko lantegiak
35 Castoren iritzia baserriko bizimoduaz
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia