Maria Teresa Ugartemendia Urruzola
Alkiza (Gipuzkoa) (1934)
Biografia
Alkizako Beltzalaga baserrian jaioa. Ama zuen bertakoa, eta aita, berriz, Alkizako Garaikoetxekoa. Gazte denboran josten ikasi zuen, eta "pantalonera" ere aritu zen, Tolosan. Hogei urte zituela Anoetara ezkondu zen, senarrak eta bere bi anaiek eraikiarazitako hiru bizitzako etxera, eta han bizi izan da azken urte hauetan. "Adineko anoetarren testigantzak" proiektuan Casto senarrarekin eta Victoria Goenagarekin batera egin zitzaion elkarrizketa.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ALK-003 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe | ||
ALK-009 | 2015 | Adineko anoetarren testigantzak | Nekane Peñagarikano |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute