Zornotzako hainbat grabazio zahar

2011ko api. 1a, 12:38

Zornotzako 88 grabazio zahar jaso ditugu eta jadanik gure webgunean daude katalogatuta. 1988. urtean eta 2007-2008 urte bitartean bertako aditz-erak eta toponimia jasotzeko egindako grabaketak dira.

Zornotzako hainbat grabazio zahar jaso ditugu egunotan Amorebieta-Etxanoko Udalaren eskutik. Guztira bi proiektu ezberdinetarako egindako 88 grabazio dira: alde batetik, 1988. urtean Luis Mari Zelaietak "Zornotzako aditz-eren karinkara" ikerlanerako egindako 40 audio-grabaketa; eta, bestetik 2007-2008 urte bitartean Arratiako Ane Olabarri eta Rakel Iruarrizaga ikerlariek Zornotzako toponimia jasotzeko auzoz auzo egindako landa-lanaren emaitza diren 48 grabaketa.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia