Xarriton, Haritxelar, Larre eta Davant, Iparraldeko lau euskaltzain beteranoren ahotsak entzungai
2012ko eka. 8a, 16:32
Iparraldeko lau euskaltzain eta idazle beteranoren elkarrizketak ipini ditugu entzungai: Piarres Xarriton (Hazparne 1921), Jean Haritxelar (Baigorri 1923), Emile Larre (Baigorri 1926) eta Jean Louis Davant (Ürrüstoi-Larrabile 1935). Elkarrizketa luze eta mamitsuak laurak.
Xan Aire urepeldarrak elkarrizketatu ditu Piarres Xarriton, Jean Haritxelar eta Emile Larre, eta Alex Artzelus ikasle azpeitiarrak Jean Louis Davant. Gazte denborako kontuak, jaioterriari buruzkoak, ikasketak eta egindako lanak, euskaltzaletasuna nola piztu zitzaien, politika eta erlijioa, euskara batua eta euskalkiak, Euskaltzaindia eta beste hainbat gai jorratzen dituzte Iparraldeko kulturarentzat eta euskararentzat hain inportanteak izan diren lau pertsona hauek.
Argazkiak: Euskaltzaindia
Lihoari kotoia nagusitu zitzaionekoa
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.