Wichita hizkuntzako azken lekukoa

2011ko api. 19a, 12:32

Al Jazeera telebista-kateak Wichita hizkuntza (Oklahoma, AEB) hitz egiten duen azken lekukoa elkarrizketatu du, Doris McLemore. Bera da Ameriketako hizkuntza hori hitz egiten duen azkenengo pertsona. "Gizon zuriak gure hizkuntzak suntsitu nahi izan zituen".

Wichita hizkuntza Oklahomako Wichita tribukoen hizkuntza izan da. Hizkuntza kadoarren taldekoa da (beste 4-5 hizkuntzarekin batera), Ipar Amerika erdialdeko ordoki zabaletan hitz egiten ziren hizkuntzen taldekoa (Dakotan, Oklahoman, Kansasen...).

1981eko datuen arabera, wichitak 500 lagun inguru ziren. Horien artean oso gutxi ziren euren hizkuntza gordetzen zutenak. 1991rako 10 hiztun besterik ez ziren geratzen eta gaur egun bakarrak egiten du ondo Wichita hizkuntza. Doris McLemore da emakumearen izena, eta Al Jazeera kateak elkarrizketa egin dio.

Dorisek dio dagoeneko ez duela norekin hitz egin, baina tarteka wichiteraz amesten duela.

Bideoan, txerokiera (Oklahomako beste hizkuntza bat) berreskuratzeko egiten ari diren saioa ere azaltzen zaigu. Haurreskolan bertan hasita txerokieraz ikasten dute komunitate bateko ume guztiek, ordenagailu berezi batzuk lagun.

Hona hemen bideoa.

 

Bideoa Argiatik jasoa

 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia