Uxue Alberdi idazleak Ahotsak-eko kontakizun batzuk bildu ditu "Belarriko kilkerra" liburuan

2023ko aza. 21a, 15:11

Belarriko kilkerra liburua plazaratu du Uxue Alberdi idazleak. Kontakizun bilduma bat da: ahoz kontatu, belarriz jaso eta Alberdik libururako moldatutako testuak. Istorio horietako batzuk ahotsak.eus proiektutik jaso ditu. 

Uxue Alberdi idazlearen Belarriko kilkerra (Elkar, 2023) liburuak ahozkotasuna eta kontalaritza ditu oinarri. Ahoz jasotako 60 kontakizun bildu ditu, eta Begoña Durrutyren marrazkiekin jantzi. Istorio horietako batzuk ahotsak.eus webgunetik jasotakoak dira. "Sekulakoa da Ahotsak-en egiten duzuena: altxor haundi bat", esan digu Uxuek. Bera ere elkarrizketatu genuen Ahotsak-en, 2018an; plazer handiz, kontalari bikaina baita. Ondoren, bi bideo hauetan bere testigantzak erabili genituen: Emakumeak bertsoen plazan eta Idazlea emakumea denean

Hona hemen Alberdik liburura eraman dituen Ahotsak-eko kontakizunetako batzuk; ikusten dituen aldiro hunkitu egiten dela dio idazleak:

Ikusi Alberdiren liburu-aurkezpenaren bideoa. Elkar argitaletxearen webgunean 10 istorioren audioak entzuteko aukera dago. Alberdi liburuaren aurkezpen bereziak egiten ari da: toki bakoitzean kontalari bat dauka bidelagun. 

Irudian: Begoña Durruty eta Uxue Alberdi, Belarriko kilkerra liburuarekin, Elizondon egindako aurkezpenean. Iturria: Diario de Noticias

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia