Urdulizko toponimiari buruzko ikerketa aurkeztu da

2011ko abe. 22a, 18:55

Agustin Egaña Abad ikertzaileak urtebete baino gehiago darama Urdulizko toponimiaren mapa egiten. Urdulizko Udalak sustatutako bekari esker egindako ekimena da, eta Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren eta Euskaltzaindiaren laguntza jasotzen ari da.

Egañaren lana ikusgai dago Urdulizko kultura etxean, abenduaren 16an hasi eta datorren abenduaren 31a arte. Erakusketarekin batera, Urdulizko toponimiaren inguruko azkenengo ekarpenak eta zuzenketak ere bildu nahi dituzte. Urduliztarrek, hortaz, hamabost eguneko epea izango dute ikerketaren zehaztasunei erreparatzeko eta dagozkion ekarpenak egiteko.

Urdulizko toponimiari buruzko ikerlanean bibliografia-ikerketa lan zabala egin du Agustin Egañak eta landa-lan garrantzitsua ere egin du, izan ere urduliztarren lekukotasuna jaso baitu, batez ere nagusienena, haien oroimena altxor baliotsua baita. Horrez gain, herriko kartografia-mapan agertzen diren tokien egungo argazkiak atera ditu.

Ikerketa honen helburua da herritarrek bertako geografiaren terminoen jatorria jakitea eta dagoeneko galdu diren edo gaztelaniara egokitu diren tokien jatorrizko izenak berreskuratzea.

Informazio gehiago Urdulizko udal webgunean.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia