Soraluzeko ahotsak 2010era arte

2009ko urr. 7a, 12:54

Soraluzeko Udalak eta Badihardugu Euskara Elkarteak Soraluzeko ahotsak proiektua 2010eko abendura arte luzatuko duen hitzarmena sinatu dute.

2003an hasi ziren Soraluzeko hizkera eta ahozko ondarea batzea helburu duen proiektu honekin eta 2009 eta 2010eko jarduna zehazten duen hitzarmena sinatu zuten atzo. Urte biotan 10 soraluzetar nagusi elkarrizketatuko dituzte eta horien 250 pasarteren bideoak interneten ikusgai ipiniko ditu Badiharduguk ahotsak.com atari honetan bertan.

Horrekin batera, Soraluzeko Pil-pilean Euskara Elkartearekin elkarlanerako hitzarmena ere sinatu da, elkarteak 70-80 urte inguruko herritarrei egindako elkarrizketak Soraluzeko ahotsak proiektuaren parte izan daitezen.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia