Ordukoa bai hotza!
2012ko ots. 10a, 15:10
Hotz handia iragarri dute Euskal Herrian azken egunotarako. Batzuek 56ko izoztea ere ekarri dute gogora. Baina... hainbesterako ote? Ahotsak webgunean garai bateko hozte eta izozteen inguruko lekukotasunak aurki daitezke.
Azken egunotan Euskal Herriko txoko asko eta asko elurrez eta izotzez estalirik ikusi ditugu. Hotz handia iragarri zuten hasieratik, eta oraindik ere astebururako eta datorren asterako hotz handia iragartzen ari dira. Zenbaitek 1956an egunak joan eta egunak etorri kendu ere egiten ez zuen izotz hura ekarri dute gogora. Baina... hainbesterako ote da oraingo hotza? Ba ote dago ordukoarekin konparatzerik?
Ahotsak.com webgunean garai bateko hozte eta izozteen inguruko pasarte ugari aurki daitezke. Aiako Joxe Mari Lertxundik, esate baterako, 1956ko izoztea izozte historikoa izan zela dio. Orduko bizipenak kontatzen ditu pasarte honetan:
Bergarako Maria Mugerzak 19 urte zituela elurraren, haizearen eta hotzaren eraginez baserrira iristeko izan zituen arazoak aipatzen ditu pasarte honetan:
Elurte handiek eragindako eragozpenak
Beste askok ere aipatzen dute garai batean nolako izotz-kandelak sortzen ziren hotzaren eraginez. Hona hemen orduko hotz, elur eta izotzen inguruko lekukotasun gehiago:
Lehengo neguak gogorragoak; izozteak
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.