Ordiziako udala toponimia eta ahozko ondarea jasotzen

2008ko ots. 25a, 10:24

Ordiziako udalak martxan ditu toponimia eta ahozko ondarea jaso eta lantzeko proiektuak. Ainitze Etxaniz eta Irati Zaldua Tolosaldeko ikertzaileek dihardute toponimia jasotzen eta Badihardugu Euskara Elkarteak landuko du ahozko ondarea.

Ordiziako Toponimia Jaso eta Ikertzeko Beka aurrera eramateko irabazleak 2007ko uztailean aukeratu zituzten. Ainitze Etxanizek eta Irati Zalduak, Tolosaldeko bi ikertzailek dihardute lanean eta uztailean hasi eta hamalau hilabeteko epea izango dute lana burutzeko.

Euskaltzaindiako Onomastika Batzordeburu Andres Iñigok eta Ordiziako Udaleko alkate Jose Miguel Santamariak sinatu zuten elkarlanerako hitzarmena, Udaleko alkateorde eta Euskara zinegotzi Belen Maiza eta bi ikertzaileak alboan zituztela. Ikerketa Euskaltzaindiaren gidaritzapean egingo da.

Bestetik, 2008an Badihardugu Euskara Elkartearen eta Ordiziako udalaren arteko elkarlana ere martxan jarri da. Badihardugu Euskara Elkarteak udalak lehendik dituen grabazioak digitalizatu, segurtasun kopiak egin eta landu egingo ditu 2008 urtean zehar. Horretarako, elkarlan-hitzarmena sinatuko dute Badihardugu Elkarteak eta Ordiziako udalak.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia