Ondarroako institutuko ikasleek egindako transkripzioak sareratu ditugu

2024ko mai. 31a, 09:41

Ondarroa BHIko Batxilergoko 1. mailako ikasleek Ahotsak.eus-eko hainbat pasarte transkribatu dituzte azken asteotan, Beñat Urkiza irakaslearen gidaritzapean. Dagoeneko webgunean ikus daitezke guzti-guztiak.

2009tik hona Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat institututako ikasleen transkripzioak sareratu ditugu Ahotsak.eus webgunean. Euskara irakasgairako eta euskalkiak lantzeko lan osagarri modura egin izan dituzte normalean pasarteen transkripzioak.

Aurtengoan, Beñat Urkiza Euskara eta Literatura ikasgaiko irakasleak bultzatuta, Ondarroa BHIko Batxilergoko 1. mailako 29 ikaslek hartu dute parte Ahotsak.eus-eko lekukotasunak transkribatzen. Banakako lana izan denez, 29 pasarte hautatu dituzte eta, Ondarroako pasarteez gain, Berriatua, Etxebarria, Markina-Xemein, Zarautz, Zumaia, Bera eta Andoaingo pasarteak ere transkribatu dituzte.

Ikusi, adibiderako, ikasleek transkribatutako pasarte hauek:

Gero hasi zanin itsosu emoten-ta, herrixe [altza zan] dana, bai. Nik ezautu dot Ondarru aberats-aberatsa. Aberatsa benetaku, e! Barakat ondiokan erretrato batzuk, e, Ondarruko portun, edurre eindde, erretratu atata, edurraaittik atata. Portun ez zan kabiaten orratzik be ez, dana txalopi, dana [haxe] txalopi. Euan... bueno! Ondarru zan ordun... Ondarru zan handixe. Ondarrun euazen zine bi ta domeketan etorten zan Markiñatik be bai jenti ta Mutrikutik be bai jenti, autobusetan. Etorten zin zinea. “Cine Bide-Onera” ontxe goixan dana eta besti kafe-antzokixe zan lekun euan zini, “Cine Alameda” gakon hari ixena, ta “Cine Bide-Onera”. Baiña zinin, ba, [oin] ze esango dotsut ba? 150 bat lagun-ta igual kabiateko beste bai. Bai, bai, handi-handixak. Kafe-antzokixak ointxe dak... eukan eskillarak eukazen lekun, ba, eskillaran hegaletik hasi ta kamiñura arte, hiru illara, hiru illara, e, horrekin... asientukin. Ta gero goixe ointxe dan modure, ointxe be ez da goixe kendute ta. Ha zan “anfiteatro”. Ha merkiaua zan.

Egilea: Nora Rocandio (Ondarroa BHI)

 

- Por ejemplo, hor moilla asko dazenak daz tabernak, baiñe horrek zin arraiñin eitten ebenak biharra, arraiñin, antxoak, salazoi ta horretxek danok.

- Arrain bodegak eta?

- Bodegak, bodegak. Eta, por ejemplo, hamentxe da beste bat edifizixo handi-handixe, zubi- zaharretik pasata, hor da edifizixo preziosu, hori be dana zan fabriki, dan-dana fabriki, eta salazoi zan dana. Ondarrun fabrika asko euazen.

- Antxoi?

- Bai, antxobi, antxobi, asko-asko-asko. Eta besti ezautu dot nik honetxik daz ontxe, porture guzela italiano batzuk etorri zin ona, sizilianuk-edo etorri zin, eta ein eben /eiben/  jauntxuk... klaro, bizixe emon otsan /emotzan/ Ondarruai. Ta gero... Danak zin italianuk, e! Bartolo Scola, hori, italianu eta danak, eta bizixe emon otsan /emotzan/. Eta esaten dot /esateot/ akordaten... Bazuze? Halako baten hori, andra bat, fileteri zan, fabrikan eitten eban /etxeban/ ta jaubi enamora zan bertako zaharran semi filetera bateaz, eta danak esaten eben ze, esaten eben /esateben/ danak ze: "Miren Tere –Miren Teresa gakon, Teresa, guapi baiñe neska ederra zan, guapi zan–, zeuk pentsaten bozu zeuri italianu zeuri begire dala, hor lagako zaittu abandonata". Ta jentik komentaixu eitten eban /etxeban/. Eta, beatu, urte batzuk ein eben /eiben/, ezkondu zin eta feliz. Eta horrek euken fabrika bat. Bai. Gero, horrek ein eben bota eta gerokun horrek ipini eben Markina-Etxebarrin fabriki. Klaro, hori gero hori behie dan-dana ein zan panadeixak, etxik eta danak.

Egilea: Ander Ezkurra (Ondarroa BHI)

 

Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei!

 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia