Ondare inmaterialaren inguruko jardunaldia Irunen

2015ko mai. 14a, 10:16

Gaur eta bihar (maiatzak 14 eta 15) ondare inmaterialaren inguruko jardunaldiak izango ditugu Irunen. Ekitaldia Irungo Gordailuan izango da, Gipuzkoako Kultur Ondare Higigarriaren Zentroan. Ahotsak proiektuko kideak ere bertan izango gara, beste herri batzuetako esperientziak entzuten, eta gure proiektua azaltzen.

Ondare inmaterialak azken urteetan museoetan eta kulturan izan duen interesaren ondorioa da saio hau. Batez ere, UNESCOk 2003an Ondare Kultural Inmateriala Babesteko Hitzarmena onartu zuenetik lan eta ikerketa asko burutzen ari dira. Hauek ondarea definitzean, sailkatzean, gordetzean, kudeatzean edo hedatzean erronkak azaltzen dituzte.

Ildo honetan, saio honen helburua da, alde batetik, ondarearen alor honetan burutzen ari diren lan eta ikerketei buruz hausnartzea, eta bestalde, eztabaidatu eta planteatu, nola integratzen eta irudikatzen diren elementu inmaterialak museoetan eta beste zenbait ondare guneetan.

Horretarako, saio ireki honetan, kultura, ikerketa zein kudeaketa alorretan errealitate anitzeko adituak eta profesionalak parte hartuko dute, saio teoriko-praktiko eta mahai inguruen bidez, euren esperientziak aurkeztuz.

Egitarau osoa hemen duzue ikusgai

Ahotsak proiektuko kideok bihar hartuko dugu parte ahozko ondarearen inguruko mahai-inguruan.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia