Nola sortu ziren euskal kantagintza berria eta Ez Dok Amairu? Ikus bideoa!
2020ko mar. 23a, 11:21
60ko hamarkadan aldaketa handiak izan ziren euskal kantagintzan. Ez Dok Amairu kultur mugimendua da horren erakusle. Bilakaera horri buruzko bideoa gertatu dugu, Ahotsak.eus proiektuan jasotako testigantzekin.
60ko hamarkadan euskal kultura bor-borka zegoen. Orduan sortu ziren antzerkigintza eta literatura modernoa, eta orduan sortu zen euskal kantagintza berria ere. Ez Dok Amairu mugimendu ezaguna izan zen emaitza nagusia. Garai hura gogoratzeko, euskal kantagintzari buruzko bideo hau prestatu dugu:
Euskararen eta euskal kulturaren historia ezagutaraztea oso garrantzitsua da, bereziki belaunaldi berriei. Bideo hau ikastetxeetan erabitzeko, DBHko Euskara eta literatura ikasgaian, proposamen pedagogikoak ere gertatu ditugu, eta fitxa sortu dugu Ikasgelan webgunean. EIMA 2.0. proiekturako egin dugu bideoa, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren babesarekin. Herritarren ahotsak: transmisioa ikasgelan proiekturako hain justu.
Ikasgelan webgunea ahozko ondarea zabaltzeko sortu genuen, lehen etxeko sukaldean egiten zen transmisioa ikasgelara eramateko, teknologia berriak erabilita. Dagoeneko gaikako 80 bideo baino gehiago jarri ditugu irakasleen eskura, hainbat gairekin lotutakoak, LHrako eta DBHrako.
Irudian: Ez Dok Amairu taldeko hainbat kide.
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.