Nafarroako mediateka

2008ko eka. 8a, 13:52

Nafarroako Gobernuak Fonoteka.com webgunea aldatu du eta "Mediateka" bihurtu du.

Nafarroako Gobernuak orain dela zenbait urte jarri zuen martxan Nafarroako Fonoteka izeneko proiektua eta webgunea. Bertan joan dira pilatzen lurralde horretan egindako hainbat grabazio dialektologiko.

Aste honetan jakinarazi dutenez, proiektuak izena aldatu du, Mediateka bilakatuz. Horrekin batera, bideo pasarte batzuk ikusteko aukera ere gehitu diote proiektuari.

Proiektuaren helburua da Nafarroako euskalki desberdinetan ekoiztutako mota guztietako materiala erakustea, ikus-entzunezkoak zein testu idatziak.

Proiektu honen atzean daude, Nafarroako Gobernuarekin batera, Nafarroako Unibertsitatea eta Euskalkultur Fundazioa.

Azken urteotan hainbat grabazio egiten ari dira Nafarroa osoan, euskaraz eta gaztelaniaz, eta udazkenerako iragarri dute Nafarroako Ahozko Ondarea sarean jartzeko proiektua. Une honetan Nafarroako Unibertsitatearen webgune honetan ikusi daiteke proiektuaren inguruko informazioa (oraindik ere ikusentzunezkoak ezin dira kontsultatu).

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia