Nafarroa Behereko lehenengo bideoak sarean
2011ko mai. 10a, 08:48
Poliki-poliki bagabiltza Euskal Herriko txoko gehientsuenetako lekukotasunak biltzen. Nafarroa Behereko zenbait herritako testigantzak jasoak genituen eta orain horiek ere sarean entzungai ipintzen hasi gara. Lehenengo bideoak Xelextin Saroiberri urepeldarrarenak dira.
Xelextin Saroiberri (Urepele, 1919) 2009ko abenduan elkarrizketatu genuen eta solasaldi polita izan zen hauxe. Duela egun gutxi grabazio honen zatirik esanguratsuenak ikusgai jarri genituen Ahotsak.com webgunean. Nafarroa Behereko lehenengo testigantzak entzuteko aukera ederra, beraz.
Urepelez gain, Aldude, Baigorri, Donibane Garazi eta Landibarreko grabazioak ere baditugu Nafarroa Beherean eta datozen hilabeteetan horiek ere sarean ipintzen joango gara.
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.