Migel Gallastegi pilotariak 100 urte igandean: Zorionak!

2018ko ots. 23a, 15:06

Eibarko pilotari handiak 100 urte beteko ditu etzi. Ahotsak.eus proiektuan Gallastegiren hainbat bideo pasarte ikus daitezke, eta bideo txiki bat ere gertatu dugu Migel zoriontzeko. 

Migel Gallastegi Ariznabarreta (Eibar, 1918) pilotaren historiak eman duen pilotari handienetakoa da. Buruz buruko txapeldun izan zen 1948, 1950 eta 1951. urteetan. Eibarko Asoligartza baserrian jaioa, umetatik izan zituen pilotarako afizioa eta indarra. Eibarko Astelenan jokatu zituen lehenengo partidak, eta hantxe egin zuen debuta profesional bezala ere. Urtean 100 partida baino gehiago jokatzera iritsi zen, eta gehien-gehienak irabazten zituen. Urteen joan-etorriei ere gogor eutsi die Gallastegik, 100 urte beteko baititu igandean: Zorionak Migel!

Ahotsak.eus proiekturako elkarrizketa egin genion Migeli, duela hamar bat urte, eta haren 40 bideo pasarte baino gehiago ditugu sarera igota, ikusteko moduan. Eta bideo labur hau ere gertatu dugu, Migelen balentriak gogoratzeko:

Informazio gehiago: Egoibarran, Wikipedian eta Amatiñoren blogean. Goiko irudia 2014koa da, Aieteko auzotarrek omenaldia egin ziotenekoa.


Programa 1948

 

Argazkia, Aiete.net.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia