Mari Tere Gantxegi eibartarrak saria jaso du

2010ko aza. 10a, 09:23

Ahotsak.com proiekturako elkarrizketa egin genion Mari Tere Gantxegik saria jaso berri du Eibarren. Giza Balioen saria jaso du Markel Olano Aldun Nagusiaren eskutik.

Joan zen astean Eibarren egindako ekitaldi batean, Markel Olanok, Gipuzkoako Aldun Nagusiak, Giza Balioen I. Saria eman zion Mari Tere Gantxegi eibartarrari. Mari Tereri orain dela 2 urte egin genion elkarrizketa Ahotsak.com webgune honetarako.

Mari Tere Eibarko Bidebarrieta kalean jaio zen 1923. urtean. Bost urte zituela Grabadores kalera joan zen bizitzera. Victor Sarasketa arma-lantegian egon zen lanean 31 urtez, 1941-1972 bitartean, eta gerora Patronato Eibarres errehabilitazio-zentroan (baliabide gutxi zituzten eibartarrei laguntza emateko zentrua). Jubilatuta egon arren, oraindik ere egunero joaten da lanera hara laguntzera.

Oso gazterik ezagutu zuen Mercedes Kareaga eta bere alboan hartu zuen parte Goi Argi elkartearen sorreran (Eibarko Sociedad Femenina) 1951. urtean. Gaur egun Mari Tere da elkartearen presidentea.

Elkarte horren inguruan hainbat lan sozial egin ziren 1950, 1960 eta 1970 hamarkadetan. Gainera, Mercedes Kareagakin batera "Talleres protegidos" sortu zuten (gerora Gureak bihurtu dena). Minusbaliotasunen bat duten pertsonentzat lana sortzen dute eta erabateko integrazio soziala lortzea da helburu nagusia.

1972an erretiratu zenetik, egunero egunero "Patronato Eibarres" errehabilitazio-zentrora doa lanera eta laguntzera. Gaur egun ere, 87 urtekin, Mari Tere egunero doa Patronatura. 

Zorionak eta eskerrik asko, Mari Tere.

Hementxe berari egindako grabazioaren pasarte bat, 1951. urtean Goi Argi elkartea sortu zutenekoa.

 


1951ean Goi Argi elkartea sortu zen

 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia