Lekarozko institutuko ikasleen grabazioak Ahotsaken

2017ko mar. 20a, 09:48

Lekarozko institutuko "Euskalkiak eta kantagintza" ikasgaiko ikasleek Maitane Maritorena irakaslearen gidaritzapean hainbat grabazio egin dituzte Baztanen eta inguruetan. Ahotsak-en katalogatu ditugu guztiak.

Maitane Maritorena Lekarozko institutuko bigarren hezkuntzako irakasleari "Euskalkiak eta kantagintza" izeneko ikasgai berria ematea egokitu zaio aurtengoan. Eta ekimen berezi bat planteatu die ikasleei: euren inguruan norbait elkarrizketatu eta grabazioak Ahotsak.eus-era igortzea. Proiektuaren helburua ez da izan kantak jasotzea soilik; aurrekoen bizimodua nolakoa izan zen ezagutaraztea izan da euren asmoa. Eta, bidenabar, bertako mintzoaren ezaugarriak aztertu eta aldaketen berri izatea.

Guztira 13 ikaslek hartu dute parte egitasmo honetan. Batzuk banaka egin dituzte elkarrizketak eta beste batzuek bikoteka. Guztira 14 lekukoren grabazioak bildu ditugu Lekarozko institutuko kantagintzako ikasleak izeneko proiektuan.

Grabazio gehienak bideoz grabatu dira, baina honako bi audio hauek ere jaso ditugu: Felixa Irungarai eta Juanito Aleman baztandarrek abestutako bertso bana:

Eskerrak eman nahi dizkiegu Maitane Maritorenari, ikasle guztiei eta baita lekukoei ere, bildutako altxor hori gure esku uztearren!

 

 

 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia